Anbulatorio ondoko igogailuak etena izango du asteburuan

Barren.eus 2016ko api. 29a, 14:43

Anbulatoriotik Kiroldegira daraman igogailu ondoko zubian tratamendu bat egiten hasiko dira bihar (apirilak 30), zoruaren labainkortasuna hobetzeko.

Elgoibarko Udalak jakinarazi du apirilaren 30eko 15:00etatik (zapatua), maiatzaren 2ko 8:30ak arte (astelehena) ezin izango dela anbulatorio ondoko igogailua erabili. Tratamendua Pilarreko zubian ere emango dute. Hori dela eta, zubi hori itxita egongo da zapatu arratsaldetik astelehen goizera arte.

igogailua anbulatorio Elgoibar v1