Pako Iriondo Lizarralde (Elgoibar, 1926-2014) Azkue bailarako Tokieder etxean jaio zen eta 18 urte bete arte baserrian denetik egitea tokatu zitzaion. Hala dio ahozko ondarea jasotzen diharduten ahotsak.eus webgunera igota dagoen bideo-testigantza batean. “Soldau jun arte, hemezortzi urte arte edo horrela, ba gari-jotia dala, gari-ebatia dala; souan ba ittulan ganauen aurretikan”, aritu zela dio Pako Iriondok. Ardizaiñian ere egoten zen “Karakate puntia baino pixkat beratxuao”.
Karakate mendiaren jatorrizko izena Kortazargaina dela argudiatzen du Iriondok bideoan. “Batzuek diar itten dute, Plazentzia aldian eta, Muneta. Muneta da Plazentziako alderdirako basarri bat, eta Karakate da Elgoibar alderako basarri bat. Muneta basarrixak jarraitzen deu baiña Karakate basarrixa nik ez nuen ezautu”. Liburu batzuetan Karakate izenaren ordez Kortazargaiña jar zezatela lortu zuela ere azaltzen du Iriondok ondorengo bideoan:
- Sarrera gehiago, ahotsak.eus barren.eus atarian: hemen eta hemen
- Elgoibarko ahozko ondarea
- Mendaroko ahozko ondarea