Gertaera 15:20 aldera izan da. Langileak AP-8 autopistan soldeatze-lanetan zebiltzala, txinparta bat beheraino erori da, San Roke kaleko berdegunera, sasi artera. Berehala kea piztu da. Lekukoen arabera, ke zutabea oso handia eta ikusgarria izan da. Keak usain handia eragin du inguruetan.
Udaltzainen itzalgailuak sua mendean hartzeko nahikoak ez, eta suhiltzaileak berehala bertaratu dira. Kea segituan amatatu dute. Udaltzaingoak konfirmatu du kea ikusgarria izan dela baina ez dela aparteko kalterik sortu.