Iñaki Iraolak hitzaldia eskainiko du eguenean, maiatzaren 5ean, errefuxiatuen krisiari buruz. Hitzaldia Musika Eskolan izango da, 20:15etatik aurrera, 2-dean B-rotuz taldeak antolatuta. Taldeak interesa duten herritar guztiak gonbidatu nahi ditu hitzaldira.
Iraola izan zen abenduan eta urtarrilean Lesbosko uhartean (Grezia) Koro Gabiolarekin batera, Zodiac txalupetan iristen ziren errefuxiatuak hartatzen. Boluntarioen ikuspuntutik hitz egingo du errefuxiatuen krisiari buruz.
2-dean B-rotuz taldea errefuxiatuen krisiarekin buru-belarri arduratu da, eta ekimen ugari antolatu ditu Elgoibarren, elkartasuna adierazteko eta jendea sentsibilizatzeko.