Txakur jabeentzako ikastaroa antolatu du Anateusk zentroak

Barren.eus 2016ko mai. 4a, 14:56

Elgoibarren erroldatuta dauden txakur jabeei edo txakurren bat erosi edo adoptatu nahi duten pertsonei zuzendutako doako ikastaroa antolatu du Anateusk Gizarte Berrikuntzarajo Zentroak. 

Anateusk Denok Elgoibarren programaren baitan egingo da ikastaroa maiatzaren 16an, 18an eta 25ean. Elgoibarko Udalarekin elkarlanean antolatu duten ikastaroak bi atal ditu, teorikoa eta praktikoa. Alde teorikoa lantzeko saioak Elgoibarko Kultur Etxean izango dira. Alde praktikoa, berriz, norberaren txakurrarekin lantzeko aukera izango da, taldean. Gainera, ikastaroan landutako gaiei urte osoan eman nahi diete jarraipena. Ikastaro honi buruzko informazio gehiago izateko edo izena emateko, 943 25 50 25 edo 688 80 56 56 telefono zenbakietara deitu behar da. Doakoa da ikastaroa.

Anateusk Denok Elgoibarren programa

Duela urtebete inguru jarri zuten martxan Anateusk Denok Elgoibarren ixzeneko programa Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, Elgoibarko Udaltzaingoari zuzendutako berariazko prestakuntzaren bidez. Orain, prestakuntza hori abiapuntutzat hartuta, Udaltzaingoaren eta Anateusken arteko elkarlanari ekin zaio. Horretaz gain, programa horren baitan, bigarren urtez jarraian, Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzendutako prestakuntza eskaintzen ari dira, bai Herri Eskolan, bai Ikastolan. 

•Txakurren errolda

Elgoibarko txakurren erroldari buruzko datuak eguneratzeko asmoa ere badu Anateusk zentroak datozen hilabeteetan.

 

Lotura duten albisteak: