Pilota Eguna egingo dute Mendaron bigarrengoz

Barren.eus 2016ko mai. 6a, 06:31

Mendaroko Arno Guraso Elkarteak antolatuta, Pilota Eguna egingo dute gaur arratsaldean Mendaron.

GoƱati pilotalekuan jokatuko dituzte partidak, 17:00etatik aurrera. Pilotarekiko zaletasuna sustatzeko antolatu zuten iaz estreinako Pilota Eguna, eta LH1etik LH6ra arteko 78 neska-mutilek hartu zuten parte. Pilota eskola ere iaz sortu zuten Mendaron, MTE txirrindulari elkartearen babesean.

pilotaeguna mendaro taldea2