Datorren irailaren 21ean 80 urte beteko dira tropa nazionalak Elgoibarren sartu zirela, eta egun hori birsortu nahi dute Taupada antzerki taldeak eta Elgoibar1936 taldeak, herri errekonstrukzioaren bidez. Irailaren 21 eguaztena dela eta irailaren 24an, zapatuan, egingo dute.
Azkarate aldetik Elgoibarren sartu ziren Falangisten eta Nafarroako erreketeen konpainiak ikusteko aukera izango da, besteak beste, apirilaren 24an Elgoibarko kaleetan. Antolatzaileen asmoa, baina, ez da ikuskizun soil bat prestatzea. Herritarren parte hartzea nahi dute. Halaber, ikusle eta herritar guztiak duela 80 urteko elgoibartarrek janzten zituzten arropekin janztea gustatuko litzaieke. Detaile guztiak zaindu nahi dituzte Elgoibar denboraren makinan sartu, eta 1936ko apirilaren 21 hartara eramateko. Hala ere, ez dute egun hartan gertatu zena zehatz mehatz irudikatuko. Duela 80 urte Elgoibarren bizi ziren herritarrek zer sentitu zuten biziarazi nahi diete gaur egungo elgoibartarrei.
Taupada antzerki taldeak hilabeteak daramatza guztia prestatzen eta atzo (maiatzak 5) egin zuten lehen bilera irekia Kultur Etxean (beheko argazkian). Dagoeneko parte hartzeko prest dagoen ehun boluntariotik gora daudela jakinarazi dute, baina beste horrenbeste edo gehiago batu nahi dituzte ekimenera.