Mikel Markezen kantaldi hitzaldia bertan behera geratu da

Barren.eus 2016ko mai. 10a, 08:38

Mikel Markez abeslariak maiatzaren 18an Elgoibarren eskaini behar zuen kontzertua bertan behera geratu dela jakinarazi dute antolatzaileek. Markezek arazoak ditu ukalondoan, eta igeltsoa jarri diote. Beraz, ezin du gitarra jo. Osatzen denean kontzerturako data berria jarriko dutela gaineratu dute antolatzaileek.

Tertuliak programak antolatutako kantaldi-hitzaldia eskaintzera zen etortzekoa Mikel Markez.