Jesus Cortiñas Andrade artistak bere buruari tunel, tren geltoki eta pasabideetan gauez ateratako argazki eta bideoekin osatu du Transito-Igarotzea izeneko erakusketa. Nia eta espazioaren arteko erlazioaren inguruan hausnartu nahi izan du, besteak beste, aurrez aipaturiko espazioetan bere buruari biluzik ateratako erretratuen bidez. Iaz amaitu zituen Arte Ederretako ikasketak eta karrera amaierako proiektutik abiatuta osatu du Igarotzea erakusketa.
Pasabideetako argazkiak Elgoibarren ateratakoak dira, 2014 amaieran berritu zuten Sigma auzoko pasabidean, hain zuzen ere. Andradek azaldu duenez, Elgoibarren lan egiten duela-eta leku hori ezaguna zuelako aukeratu zuen kokaleku hori.
Esan bezala, maiatzaren 13tik 21era egongo da ikusgai erakusketa Bilboko Uribitarte Galerian (Uribitarte kalea z/g, CCOO sindikatuaren egoitzaren parean).
- Erakusketari eta Jesus Cortiñas Andraderi buruzko informazio osoagoa www.jesusandrade.eus webgunean.