Elgoibarko Udalbatzak onartu zuen azkenengo zaborren tasaren igoera “abisu bat” besterik ez dela izan uste du Elgoibarko EH Bilduk. “Garbi dugu igoera hau abisu bat besterik ez dela izan eta erraustegiaren ondorioz hurrengo urteetan zaborraren tasen igoera berri eta handiak ikusiko ditugula. Hondakinen kudeatzeko beste aukerarik ez balitz egongo etsi onez onartu beharko genuke erraustegiak dakartzan kalteak. Baina ez, ez da horrela. Badago gauza daitekeen alternatiba, eta, beraz, badago aukeratzeko modurik. Eta PNV-k eta PSE-k aukeratu duten bidea, erraustegiarena alegia, garestiena eta gure osasunerako eta ingururako kaltegarriena izateaz gain hurrengo belaunaldien etorkizuna erabat hipotekatzen du”.
Era berean, erraustegiarena alternatiba garestiena dela azaldu du koalizioak prentsa oharrean. “Errauste planta gaindimentsionatuta dago. 200-300 milioi euro gastatuko dira 200.000 tona erretzeko gai den erraustegi bat egiteko, iaz Gipuzkoan 160.000 tona baino gehiago ez zirenean sortu. Beraz, egun dugun hondakin kopuruaren bikoitza hartuko luke erraustegiak. Eta, gainera, azken 4 urteotako eboluzio ikusten badugu hondakinen kopuru osoa %8a murriztu da eta gaikako bilketa %38 igo. Horren ondorioz erraustegira botatzeko moduko zabor kopurua %30a murriztu da. Hau jakinda -aurreko datuak GHKko web orritik daude hartuta- nola ulertu daiteke egin nahi duten erraustegia? Zer gertatzen da? Ez dago emaitzak hobetzen joateko asmorik? Europak ekonomia zirkular eta efiziente baterako abiatuko duen trantsizioaren ildotik, ez dago hondakinen sorrera gutxitzeko asmorik? Kontuan hartuta hainbat eskualdeetako errealitatea, gurea barne, ez dago gaikako bilketaren emaitzak hobetzeko asmorik? Hipoteka aipatzen dugunean ez gara bakarrik hipoteka ekonomikoaz ari. Erraustegiak hipotekatzen duena da teorian denok onartzen ditugun printzipioetan oinarritutako hondakinen kudeaketaren garapena: lehenik eta behin hondakinen sorrera murrizteko neurriak hartu, bigarrenik bota aurretik berrerabilpena bultzatu, botatzen bada gaika bildu birziklatu ahal izateko eta aurreko guztia egin ondoren eta orduan bakarrik geratzen diren zaborrak balorizatu edo deuseztatu. Egin nahi duten erraustegiak ezin du Gipuzkoako gizartea kondenatu 200.000 tona hondakin erretzera. Ez, bidea beste bat da, hondakin askoz tona gutxiago sortu behar ditugu eta bilketa selektiboak aurrera egin behar du”.
- Irakurri hemen EH Bilduren prentsa oharra osorik
•Erraustegiaren inguruko hitzaldia Kultur Etxean
Erraustegiaren Aurkako Mugimenduko kide Mikel Izagirrek eta Ricardo Ortegak hitzaldia eskainiko dute gaur, hilak 11, 19:00etan, Kultur Etxeko hitzaldi gelan. Hondakinak erraustea da gipuzkoarrok behar dugun alternatiba 2016. urtean? Zein preziotan? Galdera horiei eta beste batzuei erantzungo diete Elgoibarko EH Bilduk antolatutako hitzaldian.
∞Lotura duten albisteak:
-
Zabor tasa %8 igoko du Elgoibarko Udalak bigarren seihilekoan (2016-05-02)
-
Hondakinen bilketa sistema hobetzeko pausoak ematea eskatu dio EH Bilduk Debabarrenako Mankomunitateari (2016-04-28)
- Bost edukiontzien sistema aprobetxatuz gehiago birziklatzeko pausoak eskatu ditu EH Bilduk (2016-02-16)
- Zabor bilketaren tasa %10 eta %15 artean igoko dela jakinarazi du Debabarrenako Mankomunitateak(2016-02-12)
- EHBilduk proposamenak aurkeztu ditu etxebizitzen alokairua eta hondakinen gaikako bilketa sustatzeko (2015-10-28)
-
Debabarrenako mankomunitateek auzitara eramango du Zubietako errauste plantaren kontratuen etetea (2014-01-28)
-
Hiri hondakinen kudeaketaren harira Udalak egindako balorazio positiboa kritikatu du EHBilduk (2014-03-06)
- Hondakinen gaikako bilketara batuko dira ikastetxeak, enpresak eta ostalaritza (2014-02-12)
- Arcadio Benitez: Nire izenean ez! (Okil Beltzak, 2014-02-06)
- Debabarrenako mankomunitateek auzitara eramango du Zubietako errauste plantaren kontratuen etetea (2014-01-28)
- Zerga eta tasa gehienak izoztuta mantenduko dituzte 2014an (2013-11-01)
- Zaborren inguruko bi mozio onartu ditu Udalbatzak (2013-07-11)
- Nun dago Elgoibar? (Okil Beltzak, 2013-06-19)
- Zaborren inguruko azken berriak (Okil Beltzak, 2013-05-25)
- Udal Gobernuak 2011tik indarrean dagoen zaborren planera batzeko eskatu dio Bilduri (2013-05-16)
- EHBilduk “hondakinen kudeaketa egokian” pausuak emateko proposamena egin dio EAJri(2013-05-03)Edukiontzi marroiak irekitzeko txartel pertsonalizatuak banatuko ditu Udalak urtea amaitzerako(2013-04-26)
- Urtebetean %20tik 30era igo da Elgoibarren gaika sailkatutako hondakin kopurua (2013-01-16)
- Zaborren inguruko ondorioak (Okil Beltzak, 2012-09-20)
- Herriko auzo guztietara ailegatuko da 5. edukiontzia aste honetan (2012-09-14)
- Santa Ana eta Santa Klara kaleetara maiatzean ailegatuko da edukiontzi marroia (2012-04-24)
- Debabarrena Gipuzkoan gutxien birziklatzen duen eskualdea dela salatu du Bilduk (2012-04-23)
- Biohondakinen gaikako bilketan izena emateko aukera zabalik oraindik (2012-02-14)
- Aurki iritsiko da Elgoibarrera edukiontzi marroia, biohondakinak jasotzekoa (2012-01-13)