Euskaltzaleon Topaguneak urtarrilean antolatutako Topaldiaren harira osatu dute programa Hamaika telebistakoek, eta, besteak beste, militantzia edo aktibismoa, euskalgintzaren erronkak, norbanakoen erantzukizuna, edo euskalgintzak bestelako borrokekin izan beharreko harremana izan zituen hizpide Imanolek Ertzak izeneko saioan. Elgoibarko Izarrako dinamizatzaileaz gainera, beste hiru lagunen iritziak jao zituzten saiorako: Iñaki Martinez de Luna (soziolinguista), Jasone Mendizabal (Euskaltzaleen Topagunea) eta Marta Luxan (Joxemi Zumalabe Fundazioa).
Hona hemen saioa osorik: