Egur arte tailerreko ikasleen lanak Kultur Etxean ikusgai

Barren.eus 2016ko mai. 11a, 17:07

Egur arte tailerreko ikasleen lanekin osatutako erakusketa zapatura arte (maiatzak 14) ikusteko aukera izango da Elgoibarko Kultur Etxean.

Joan den barixakuan inauguratu zuten Egur arte tailerreko ikasleen lanak batzen dituen erakusketa, eta zapatura bitartean oleoak, umeen marrazkiak eta margolanak eta labeko esmalteak ikusteko aukera izango da Kultur Etxeko erakusketa gelan. 18:30etik 20:30era bitartean egongo da zabalik erakusketa.

•Artearekiko zaletasuna sustatzen

Herritarren artean artearekiko zaletasuna sustatzea da Egur arte tailerreko arduradunen nahia. “Artea espresio mota bat denez, Egurren, alde batetik ikastaroak antolatzen ditugu teknika desberdinak ikasteko, eta beste aldetik tailer finko batzuk ditugu herritarrek beraien arte zaletasuna garatzeko”.

Aurtengo ikastaroan Elgoibarko Udalak egokitutako lokal berria estreinatu dute Merkatu plazan eta egoitza berriak aukera asko zabaldu dizkiela azaldu dute. Hala, orain arte antolatu izan dituzten ikastaro eta tailerrez gainera (oleoa, labeko esmaltea, espresio tailerrak umeentza…) gauza berri batzuk antolatzeko aukera ere izan dute, besteak beste, origamiari buruzko pare bat tailer, hasiberrientzako oleo zein marrazki ikastaroak eta zeramika ikastaroak nagusi zein umeentzat. 

Hona hemen Egur arte tailerrarekin harremanetarako e-posta (egurarte@gmail.com) eta telefono zenbakia: 666 557 538.

egur arte erakusketa inaugurazioa elgoibar