Sei egunez Marokoko basamortuan mendi bizikletaz egiten den Titan Desert lasterketako bizipenak kontatzeaz gainera, Euskal Herritik Marokora eraman zuten proiektu solidarioaren berri emango dute Mendaron eskainiko duten saioan. Izan ere, Basamortura Eskuzabal izeneko proiektu solidarioaren barruan joan ziren sei lagun Marokora: Ander Txakartegi berriatuarra, Txomin eta Iñigo Bustindui ondarrutarrak, Xabat Arrate markina-xemeindarra, Iurrretako Eneko Barroeta eta Mendaroko Igor Iraolagoitia. Euskal Herrian han eta hemen egin zituzten ekintzen bidez 6.000 euro baino gehiago batu zituzten sendagai eta arropetan, eta Marokon dauden Monpelier kongregazioko mojei eraman zieten laguntza hori.
Han jasotako irudiekin osatu dute Ametsak haretzan ikus-entzunezkoa. Herriz herri zabaltzen dihardute orain eta Mendaron egingo dute geldialdia barixaku honetan (maiatzak 13). 22:00etan hasiko da saioa San Agustin kulturgunean.
Hona hemen ikus-entzunezkoaren aurrerapena: