Urteen joan-etorrian badira txarangan hasi eta urte batzuk igarota utzi zutenak, orain dela gutxi lagatakoak, ia hasieratik daudenak eta jarraitzen dutenak eta baita hasi berriak ere. Txarangaren sorreran izan ziren Asier Landa eta Aitor Motriko eta honen seme Josu da Bizi Pozan urterik gehien eman dituena hamarrekin hasi eta oraindik saxofoia jotzen jarraitzen duena. BARREN aldizkaria hirurekin egon da. Ikus Bizia eta poza doinuz erreportajea (BARREN 992. zenb. 2016-05-13 -PDF-)
•ZAPATUA, MAIATZAK 14
- 10:00 Diana Elgoibarko dultzaineroekin, Azpilgoetatik.
- 11:00 Hamaiketakoa txarangako partaide izandako guztientzat Aitz Beltzen.
- 12:00 Kalejira Bizi Pozarekin. Aitz Beltzetik.
- 15:00 Bazkaria, Luzaiden.
- 19:00 Poteoa, Los Incansables txarangarekin. Herriko Enparantzatik.
- 23:30 Erromeria, Bide Batez taldearekin Herriko Enparantzan (euria eginez gero frontoian).