Ludotekako Aste Nagusia barixakuan hasiko da

Barren.eus 2016ko mai. 19a, 08:54

Elgoibarko Ludotekako zazpigarren Aste Nagusirako atzera kontua hasi da. Barixakuan (maiatzak 20) botako dute festei hasiera emango dien txupina, Maalako parkean. Egitarau oparoa antolatu dute barixakutik maiatzaren 29ra bitartean: Ludo Eguna, Txiki Eguna, Handi Eguna, Sukaldari Eguna, Kirolari Eguna eta Idotorben egingo duten Familia Eguna. (egitaraua dauka)

aste nagusia ludoteka elgoibar egitarauaElgoibarko Ludotekak Aste Nagusia antolatu du, zazpigarren urtez. Eta, urtero legez, ekintzaz beteriko jai egitaraua prestatu dute. Haurrez gainera, guraso eta familiakoek ere izango dute ekintzetan parte hartzeko aukera. Txapligua botatzearekin batera hasiko dira jaiak barixaku honetan, 17:00etan, Maalako parkean. Ludotekako maskota Ludok Aste Nagusiko Kartel Lehiaketako sariak banatu ondoren, festetako pregoia irakurriko dute. Horren ostean, buruhandiek eta zezenzikletek girotuko dute festa eta ez da jolasik eta dantzarik faltako. Aurten gainera, buruhandi berriak estreinatuko ditu Ludotekak: Tartalo eta Doraemon. Ludotekako bazkideek aukeratu dituzte pertsonaia horiek, prozesu parte-hartzaile baten bidez.

•Futbolin eta Minitxefs txapelketak

Aste Nagusiak hurrengo astean izango du segida. Kirola, sukaldaritza eta bideojokoen txanda izango da. Haur eta Gurasoentzako Futbolin Txapelketa eta Minitxefs sukaldaritza tailerra nabarmendu dituzte antolatzaileek. (egitarau osoa, alboko irudian klik eginda.*More kolorearekin idatzita dauden ekintzak herriko ume guztiei zuzenduta daude. Gainerako ekintzetan parte hartzeko beharrezkoa da Ludotekako bazkide izatea)

Idotorben egingo duten Familia Egunak emango dio amaiera Aste Nagusiari. 

Ikus hemen 2015eko Ludotekako Aste Nagusiko argazkiak

astenagusia ludoteka elgoibar futbolin txap astenagusia ludoteka elgoibar toptxef2016