Kadete nesken Pneumax taldeak eta Kadete mutilen Decak Espainiako txapelketaren bigarren fasea jokatuko dute barixakutik domekara bitartean. Decak Avilesen (Asturias, Espainia) jokatuko du. Pneumax taldeko neskek, berriz, Sabadellen (Katalunia), jokatuko dute fasea.
- Hona hemen Pneumaxek jokatuko dituen partidak eta sailkapena jarraitzeko lotura
- Hona hemen Decak jokatuko dituen partidak eta sailkapena jarraitzeko lotura
•Cometel Gipuzkoako Txapelketako finala
Infantil nesken Grupo Cometel taldeak ere partida garrantzitsua du asteburuan. Gipuzkoako Txapelketako finala jokatuko du, zapatuan, Usurbilgo Oiardo kiroldegian. Zumaiako Trapaia taberna Pulpo taldearen aurka jokatuko dute 11:10ean.
Dario Bus Sanloren infantil nesken beste taldeak ere gertu izan du finalerako sailkapena, baina 22-20 galdu zuen Pulpo Trapaia taldearen aurka, hain justu ere. Honenbestez, Sanloko bi talde finalera ailegatzeko zorian izan dira. Harrigarria badirudi ere, ez da lorpen harrigarria Sanloren ibilbidean, ohikoa baizik. Sanloko arduradunen esanetan, klubak beti izan du talde bat, edo bi, infantil mailako Gipuzkoako Txapelketako finalerdietan, azken hamar urteetan. Harrobiarekin egiten diharduten lana erakusten duten emaitzak dira.