Elgoibarren, urtero bezala, trinitateetako azoka bereziak hasiko ditu jaiak. Zapatu goizean Elgoibarko baserrietako produktuak erosi eta dastatzeko aukera egongo da batetik, eta bestetik, Elgoibarko baserrietan hazitako abereak jarriko dituzte ikusgai Lekuederren eta Aita Agirre plazan. Zapatu arratsaldean etorriko da nobedade handiena, Trinitateetako Nagusien Danborrada egun argiz egingo baitute estreinakoz, 19:00etan, hain justu ere. Herriz herri jaietan jatekoa saltzen ibiltzen den furgoneta bat irudikatuko dute aurten. Ibilbidea ohikoa izango da. Kalegoen plazan hasiko dira eta orduerdiz danborrak astindu ondoren, kalejira hasiko dute Herriko kaleetan barrena, ohiko lekuetan geldialdiak eginez.
Biharamunean ere izango da danbor hotsik, umeen danborrada egingo baitute domeka goizean. Artisau azoka ere domekan izango da.
Barixakuan (maiatzak 20) hasiko dituzte Mendaron Trinitate jaiak, joan den asteburuan 25. urteurrena ospatu zuen Bizi Poza txarangaren kalejirarekin. Zapatuan, 17:00etan jasoko dute arbola. Egunik handienak, baina, domeka eta astelehena izango dira. (*egin klik ondoko irudian egitarau osoa ikusteko)