Danborrada antolatzen duen batzordeak lan mordoa egin du hamaika urtean eta aurten danbor hotsekin batera agur esango diote antolakuntzari. Batzordeak hamar lagun baditu ere, eskertuko lukete taldeen arteko elkarlana.
2005ean hasi ziren danborrada antolatzen. "Orduan zuzendari zen Andoitz Agirregomezkortak laguntza eskatu zigun eta kuadrillatik kuadrillara danborradan jotzea proposatuz 150 lagun batu genituen. Herritarren batzorde bat prestatu genuen eta poliki-poliki lan pila bat egin dugu", esan du antolakuntza taldeko kide Juan Carlos Arrietak.
BARREN aldizkaria Rosi Azkarreta, Maribi Narbaiza, Ainhoa Zapata, Begoña Arizmendi, Begoña Gil, Iñigo Legorburu eta Juan Carlos Arrieta batzordekideekin izan da urte hauetako danbor hotsak gogoratuz. Irakurri hemen: BARREN 993. zenb. 2016-05-20 -PDF-
•Danborrada ETB1ean
ETB1 telebistako 'Oholtzan' saioak Elgoibarko nagusien danborrada eskainiko du zapatuan, 21:45ean hasita.