Elgoibarko baserriek landutako produktuak ekarri dituzte kalera. Hori ez ezik, Elgoibarko baserrietako abereen erakusketa bikaina izan da.
Lehen ordutik jendeak erruz bete ditu kaleak, baserritarren azokaz gain, beste hamaika ere izan delako Trinitate jai hauetan: Lumagorri oilaskoen eta Basatxerri saiheski zein hirugiharra eta batez ere giroa, herritarrek jarritako giroa.
Aurtengo trinitateetako sagardo lehiaketako irabazlea Armaxio izan da.
- Danborrada arratsaldean
Aurtengo nobedadea Danborradaren ordu aldaketa izan bada ere, berezietan berezia izan da danborrada, talde antolatzaileak agur esango baitu, eta horrek aurreko edizioetan baino hunkigarriago bihurtu baitu. Aurten, sukaldaritzaren inguruko danborrada izan da. ETB1eko oholtzan saioak 21:45etik aurrera emititzeko asmoa du, gainera. Euriak, baina, ikuskizuna desitxuratu du, 19:30 aldera, danborrada hasi eta ordu erdira.
- Umeen danborrada atzeratu liteke
Bihar haurren danborrada eta artisau azoka izango dira protagonistak. Trinitateko zapatu honetan bero handia egin badu ere, biharko tenperatura jaitsiera eta euria iragarri dute. Hori dela eta, bihar goizean jakinaraziko dute haurren danborrada astelehenera atzeratuko den ala ez.