Umeen danborrada astelehenera atzeratu dute

Barren.eus 2016ko mai. 22a, 12:02

Domeka goiz honetako eguraldia dela medio, umeen danborrada bertan behera laga dute eta astelehen arratsaldean egingo dute. Goizean jende asko hurbildu da Lekuederrera, artisauen azokara.

Danborradan parte hartu behar zuten umeen gurasoek 10:30 aldera jaso dute abisua. Euria dela eta, haurren danborrada bertan behera lagatzea erabaki dute eta biharko egunera pasa dute. Arratsaldean izango da, 19:00etan.

Gaurko ikuskizun nagusi gabe gelditu da, beraz, Trinitateko domeka hau. Era guztietara, aterkia eskuetan jende asko irten da kalera. Lekueder parkean jarritako karpara, esate baterako, jende ugari hurbildu da, artisauek egindako gauzak ikustera eta erostera. Aurten 27 artisauk jarri dute postua; horietatik zazpi elgoibartarrak dira.

Argazki gehiago hemen.