Hurrengo maiatzaren 27 eta 28 bitartean, UVESCO (Elgoibarren BM edo Netto) enpresak eta Bergarako Elikagai Bankuak elkarlanean elikagai bilketa antolatu dute. Elgoibarko Gizarteratze Mahaia osatzen dugunok ekimen honetarako boluntario bila gabiltza, ostiral arratsaldean eta larunbatean zehar bertan egon eta bilketan laguntzeko.
Hala, txandak antolatuko dira, bai ostiralean, bai larunbatean, Elgoibarko BM supermerkatuan (lehen Netto zena) 9:30etatik 21:30etara arteko ordutegi etengabea betetzeko. Txanda egiteko ordutegiak boluntario kopuruaren arabera antolatuko dira.
Elgoibarren, Elikagaien Bankuari boluntario lanak egiten lagundu nahi dioten pertsonek ahalik eta azkarren eman beharko diote horren berri Elgoibarko Gurutze Gorriari (Aita Agirre plaza 3, behea). Horretarako, Gurutze Gorrira bertaratu 943.74.38.64 telefono zenbakira deitu edo elgoibar.social@cruzroja.es posta elektronikora idatzi beharko dute; erakunde hori baita Elgoibarko hitzordua koordinatu eta kudeatuko duena.
Boluntarioen laguntza ezinbestekoa da; izan ere kanpainaren arrakasta hertsiki lotuta dago saltoki eta ordutegi guztiei aurre egin ahal izateko behar diren boluntarioen kopuruarekin. Horretaz gain, pertsonen prestutasunakb kanpainaren gestioa erraztuko du.