EH Bilduko zuzendaritzak Sortuko idazkari nagusia proposatu zuen zerrendaburu gisa, eta koalizioak jakinarazi duenez, oinarriek aukeratu dute Arnaldo Otegi lehendakarigai izateko. EH Bilduko oinarriek Araba, Bizkai eta Gipuzkoako herri eta auzoetan egindako batzarretan aukeratu dute Otegi beren lehendakarigai izateko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan
Arnaldo Otegik Jaurlaritzarako lehendakarigai gisa egingo duen lehen agerpen publikoa bihar (maiatzak 25) izango da Bilboko Euskalduna Jauregian, Hobeto entzuten ekitaldi zikloko bigarren hitzaldia eskainiko baitu bertan, 19:00etan.