Aurreko asteburuan moduan, datorrena ere emozioz betea izango da Sanloko eskubaloi taldeentzat. Batetik, Gabaz taldeak mailaz igotzeko Final Fourra jokatuko du Muskizen. Elgoibartarrekin batera, Haritza Eibar, Muskiz eta Donibane taldeek hartuko dute parte. Elgoibartarrek Pasaiako Donibaneren aurka jokatuko dute finalaurrekoa, zapatuan, 17:00etan, Muskizeko Udal Kiroldegian. Finala domekan jokatuko da 12:15ean
•Kopako finalak, zapatuan
Bestetik, Sanloko hiru taldek Gipuzkoako Kopako finalak jokatuko dituzte zapatu honetan (maiatzak 28). Tecnifuelle, Pneumax eta Deca taldeek, hain justu ere. Lehen biek Olaizaga kiroldegian jokatuko dute, Ereintzaren aurka Pneumaxek eta Zarautzen aurka Decak. Tecnifuellek, berriz, Bera Beraren aurka jokatuko du Donostian.
- Pneumax Elgoibar - Ereintza (16:30ean Olaizaga Kiroldegian)
- Deca Elg. - Zarautz (18:00etan Olaizagan)
- Tecnifuelle Elg. - Bera-Bera (16:00etan Donostiako Bidebideta kiroldegian)
•Espainiako txapelketetako emaitzak
Aurreko asteburuan Espainiako txapelketaren fasea jokatu zuten Deca eta Pneumaxek. Kadete nesken Pneumax taldeak Sabadellen jokatu zuen fasea eta 3. postua lortu zuten lehen partida galdu, bigarrena berdindu eta hirugarrena irabazi eta gero (ikus emaitzak eta sailkapena)
Kadete mutilen Deca taldeak Avilesen jokatu zuen fasea eta 4. postuan sailkatu ziren, jokatutako hiru partidak galduta. (ikus emaitzak eta sailkapena)
Deca eta Pneumaxek moduan, infantil mailako Cometel taldea ere esku hutsik itzuli zen Usurbilen jokatu zuten ligako finaletik. Pulpo Zumaia taldeak 16-20 irabazi zuen elgoibartarren aurkako finala.