Iban Fernandez aurrera jarraitzeko indarrik gabe eta arazo fisikoekin ailegatu da hirugarren itzuliaren amaierara, eta pena handiarekin izan bada ere, erronka osatzeko falta zitzaizkion hirugarren itzuliko azken kilometroak eta laugarren itzulia, hau da, azken 46 kilometroak, ez egitea erabaki du. Aldiz, azken itzuli hori berarekin egin behar zuten bidelagunek itzulia ematea erabaki dute eta horiek plazara iristen direnean, 19:00ak inguruan, erronka amaierako ekitaldia egingo dute plazan 2-dean B-rotuz taldekoek, jaso duten babesa eta Iban Fernandezen ahalegina eskertzeko.