Herriko igerilariek Elgoibarko Igeriketa Eguna ospatu zuten zapatu goizean Olaizaga kiroldegiko igerilekuan. Guztira, 6 eta 14 urte arteko 180 umek hartu zuten parte. Txikienek hainbat jolasetan parte hartu eta gozatzeko aukera izan zuten, eta koskortuagoek igeriketa proba desberdinetan parte hartu zuten.