San Roke kalean aparkatuta zeuden bi kotxe erre dira goizaldean

Barren.eus 2016ko eka. 2a, 10:16

Bi auto erre dira gaur goizaldean, 02:00ak inguruan, San Roke kalean. 

San Roke kalean, Telefonicaren eraikinaren aurrean, aparkatuta zeuden bi auto kiskali dira goizaldean, 02:10ak inguruan. Berez erre diren ala nahita erre dituzten ikertzen ari direla jakinarazi du Ertzaintzak. Suhiltzaileek ez dute aurkitu sua nahita piztu dutenaren zantzurik. Uste dute Nissan Primera autoa izan daitekeela su hartu duen aurrenekoa eta ondoan zuen Opel Corsa autora pasa dela gero sua. Hirugarren auto bat, Ford Transit furgoneta bat, ere kaltetu du suak, baina ez beste bi autoak adina, kiskalita geratu dira-eta. Suhiltzaileek itzali dute autoetan piztu den sua eta inguruko etxeek ez dute kalterik izan, su hartu duen autoetako bat bere lekutik mugitu eta errepidea gurutzatu duen arren. 

kotxea erreta sanroke gauez elgoibar udaltz

kotxea erreta sanroke gauez elgoibar 1

kotxea erreta sanroke gauez elgoibar2

kotxea erreta sanroke gauez elgoibar

autoek su hartu sanroke elgoibar

autoek su hartu sanroke elgoibar gasolindegian1

autoek su hartu sanroke elgoibar gasolindegian3