Azkoitia eta Azpeitiako Legen Beltza metal taldeak, bost urtez kontzerturik eman gabe egon ostean, orain dela gutxi Azpeitian jo zuen (ikus elkarrizketa Urola Kostako Hitzan), eta gurean entzuteko aukera izango da orain, Hellgoibarko IV. Metal Gauan. In The Thousand Lakes Bilboko laukoteak, berriz, death metal melodiko doinuak eskainiko ditu. 23:00etan hasiko dira kontzertuak.
•Disparando a 33 rpm erakusketa
Ekainaren 3tik 10era bitartean, Unai Endemaño argazkilariaren Disparando a 33 rpm erakusketa jarriko dute ikusgai Elgoibarko Kultur Etxeko sotoan, 18:30etik 20:30era bitartean. Zuri-beltzeko argazkiak zuzeneko kontzertuetan ateratakoak dira emanaldien indarra adierazten dutenak.
•Amorante Itziarren
Kontzertuak antolatzeaz gainera, eman ere egiten dituzte Sinuoseko kideek. Itziarren antolatzen duten Udaberri Kulturalaren barruan zuzeneko emanaldia eskainiko du Amorantek (Iban Urizar) datorren ekainaren 10ean. Burugorri etxean izango da, 22:00etan hasita.