Jairo Berbelek Yulexi Carolina Chevezekin maitasun harreman labur bat izan zuen baina 18 urte zituela hil zen Yulexi minbiziak jota. Minbiziaren Kontrako Gazteen Fundazioko kidea izanik minbizidun gaixoen eta gutxietsitako pertsonen alde egin zuen lan. El Conejo argitaletxearekin kaleratu du liburua eta jadanik baimena du Euskal Herrian inprimatzeko, beraz, egileak uste du aste gutxitan Elgoibarren irakurri ahal izango dela. Bestalde, Planeta argitaletxeak ere interesa azaldu du, liburuak Argentinan, Mexikon edo Kolonbian izan duen oihartzuna ikusita. Berbelen nahia da euskal argitaletxeren batekin hitz egitea eta aukerarik bada euskarara itzultzea.