Avar Eztanda automodelismo elkarteak antolatuta, Espainiako Automodelismo Txapelketako (ikus sailkapena -PDF-) proba bat jokatuko dute Mendaron, zapatuan eta domekan egun osoz, Ospas-Gaineko zirkuituan, futbol zelaia egon zen lekuan. 1/8 TTG Gas modalitateko autoa gidatuak lehiatuko dira Mendaron. Hiru kilo eta erdiko autoak dira eta gasolina bereziarekin funtzionatzen dute. Guztira 41 lagunek hartuko dute parte, lau multzotan banatuta (ikus entrenamenduetako ordutegiak). Parte hartzaile gehienak euskal herritarrak badira ere, Errioxa, Gaztela eta Leoi, Valentzia, Madril, Extremadura, eta Kanariar Uharteetatik ere etorriko dira parte hartzaileak.
- Informazio osoagoa: aecar.org