Ate irekien jardunaldia zapatuan Elgoibarko meskita berrian

Barren.eus 2016ko eka. 3a, 07:10

Tawasol, Elgoibarko komunitate musulmanak ate irekien jardunaldia antolatu du meskita berrian. Pedro Muguruza etorbideko 85. zenbakian, zortzigarren pabiloian egin dute meskita. 

Herritarrek barrutik ezagutu dezaten zabalduko dituzte ateak zapatuan, ekainaren 4an, 09:00etatik 21:00etara bitartean. Otoitz gelak eta eskolak emateko gelak erakutsiko dituzte besteak beste. Gerturatzen direnentzat, gainera pintxoak, gozoak, tea, kafea... jarriko dituzte ongi-etorria egiteko. Gainera, ekainaren 6an hasiko dute musulmanek aurtengo Ramadana –beraien fede eta sinesmenagatik egunsentitik ilunabarrera arte baraualdia egiten duten hilabetea– uztailaren 5era arte luzatuko dena.

Orain arte Pedro Mugurutza etorbideko beste lokal bat erabiltzen zuten meskita moduan, baina txiki geratu zitzaiela-eta handiagoa egin dute kale berean, baina gorago.

meskita errezuan barixakua elgoibar

2016 06 03 meskita berria elgoibar kanpoaldeameskita elgoibar kanpotik

2016 06 03 meskita berria elgoibar gela