Bizkaiko motorzaleen bisita Elgoibarrera

Barren.eus 2016ko eka. 6a, 16:51

Makinas Bizkaia motozaleen elkarteak irteerak antolatzen ditu domekero, eta atzokoan Elgoibarreraino ailegatu ziren, moto ikusgarriz beteta ageri den Kalebarren plazako goiko argazkian ikus daitekeen moduan.

Deba ibaian bizi diren ahateei eta lertxunei motor zale mordoa batu zitzaien domekan Elgoibarren, Makinas Bizkaia motozaleen blogean idatzi duten legez. Morga, Errigoiti, Gernika eta Omako harana errepidez gurutzatu ostean, Elgoibarko Altzolatarren dorretxeraino (Kultur Etxea) ailegatu ziren makina bat motorzale. Motoak aparkatu eta hamaiketakoa egiteko leku aproposa iruditu zitzaien, nahiz eta, udaltzainei kasu eginez, motoak herriko beste leku batzuetan aparkatu behar izan zituzten gero, denak batera eta leku berdinean egon ezin zutela-eta. Hamaiketakoa egin ostean kilometroak egiten jarraitu zuten. Hona hemen laga zituzten zenbait irudi ikusgarri. 

makinas motomakinas elgoibar kalebarren2

makinas motomakinas elgoibar kalebarren1