Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak jakinarazi du astelehenetik barixakura 11:00etatik 20:30era egongo direla zabalik; asteburuetan, berriz, 10:00etatik 20:30era bitarteko ordutegia izango dute. Abuztuan eta irailean ordu erdi lehenago itxiko dituzte, 20:00etan.
Kirol Patronatuko bazkideek doan daukate sarrera eta bazkide ez direnek 4 euro (18 urte azpikoak) edo 6 euro (18 urte baino gehiago) ordaindu beharko dute sarrera. Denboraldi guztirako bonoak ere eskaintzen ditu Patronatuak. Informazio gehiago Mintxetako eta Olaizagako harreretan eskura daiteke.
•Mintxetako igerilekuetako erabiltzaile kopuruen bilakaera, urtez urte:
- 2015: 45.000 erabiltzaile
- 2014: 34.522
- 2013: 53.527
- 2012: 52.000
- 2011: 42.065
- 2010: 48.000
- 2009: 55.056
- 2008: 34.342
- 2007: 15.000
- 2006: 29.000
- 2005: 32.000
- 45.000 erabiltzaile eduki dituzte Mintxetako igerilekuek, iaz baino 10.000 gehiago (2015-09-08)
-
Aurreko urteetan baino erabiltzaile gutxiago izan dituzte Mintxetako igerilekuek (2014-09-04)
- Mintxetako bainu denboraldia, erabiltzaile kopuruaren errekorretik gertu (2013-09-11)
- Uztaileko eguraldi onak jende asko erakarri du Mintxetako igerilekura (2013-07-23)
- Ohi baino astebete lehenago irekiko dituzte Mintxetako igerilekuak (2013-06-04)
- Domekan amaituko da aire libreko igerilekuen denboraldia (2012-09-05)
- Eguraldia lagun, gaur zabalduko dituzte Mintxetako aire libreko igerilekuak (2012-06-15)
- Jendetza Mintxetako igerilekuetan (2012-06-29)
- Iaz baino 6.000 lagun gutxiago ibili dira Mintxetako igerilekuan (2011-09-13)
- Spinning maratoiarekin hasiko da Mintxetako igerilekuen denboraldia (2011-05-27)
- Eguraldiak lagundu ez arren erabiltzaile asko eduki ditu Mintxetako igerilekuak uda honetan(2010-09-13)
- 2008an baino 20.000 erabiltzaile gehiago Mintxetako igerilekuetan (2009-09-15)
- Beroarengandik ihesi sekula baino jende gehiago igerilekuetan (2009-07-22)
- Txikizioak beste behin ere Mintxetako igerilekuetan (2009-07-16)
- Txiringitoa edukiko dute Mintxetako igerilekuek (2009-05-12)