Elgoibarko Egokran judo taldeko hiru kidek lortu zuten Gipuzkoako txapelketa jokatzeko sailkatzea eta podiumera igotzea lortu zuten hirurek, Elgoibarko Olaizaga kiroldegian jokatu zen txapelketan. David Mendazona Laberniak urrezko domina lortu zuen 37 kiloz azpiko kategorian. Gipuzkoako txapelketa irabazten duen bigarren aldia da, iaz ere garaipena lortu baitzuen, beste pisu batean izan bazen ere. Colin Igak eta Julen Galindok, berriz, brontzezko dominak eskuratu zituzten, 52 eta 57 kiloz azpiko kategorietan, hurrenez hurren.