Maalako zubi ondoko aparkalekuko 27 plazen erabilera enkantera atera du Udalak

Barren.eus 2016ko eka. 8a, 17:41

Ordaindutako herriko estreinako aparkaleku publikoa izan zen Guass dantzalekua egon zen orubean egin zutena, Deba kalean. 50 bat ibilgailuentzako lekua du eta horietatik 27 plaza enkantera atera ditu, beste behin ere, Elgoibarko Udalak. 

Elgoibarko Udalak jakinarazi duenez, Tokiko Gobernu Batzarrak 2016ko maiatzaren 16an hartutako erabakiz, Maalako zubi ondoko aparkalekuan dauden 27 plazen erabilera esklusiboa emateko baldintza plegua onartu du.

Kontratuaren epea urtebetekoa izango da eta beste hiru urtez luzatu ahal izango da. Plaza horien erabilera esklusiboa izateko 25 euro ordaindu beharko dira hilean, plaza bakoitzagatik. Ordenantza fiskalen arabera onartu dute prezio hori.  Era berean, pertsona bakoitzak ezingo ditu erabili hamar aparkaleku baino gehiago. 

Lizitazioaren iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 2016ko maiatzaren 25ean, eta eskaerak aurkezteko epea eguen honetan (ekainak 9) amaituko da.

Baldintza plegua eta dagokion eskaera orria Elgoibarko Udalaren webgunean eskuratu ahal izango dira, eta Elgoibarko Hirigintza Sailean ere bai.

Egiten diren eskaeren hurrenkeran egingo dira esleipenak.

Interesa dutenek Santa Ana kalea, 2an dagoen Udalaren Harreta bulegoan aurkeztu beharko dute eskaera-orria.

Lotura duten albisteak: