Izan ere, zazpi gela besterik ez daude Donostiako Unibertsitate Ospitalean haur eta nerabeentzako, eta leku faltan izan dira batzuetan. Minbizidun haurrentzat jolaserako gune bat jartzeko eskaera ere egin zuen Mari Carmen Seijasek (Mendaro, 1980). Eusko Legebiltzarreko Osasun Batzordean. Denbora guztian gelan egon beharrean, jolasean ibiliko balira hobeto izango litzateke bere ustez.
Joan den abenduan esan zioten semeak leuzemia zuela, eta umearen gaixotasunari aurre egiteaz gain, Donostiako erietxeko pediatria arloan duten leku faltaren arazoari irtenbidea emateko borrokan dihardu Seijasek.