Gaztetxoentzako pilota txapelketa antolatu du, beste urte batez, Lagunak pilota eskolak. Aurten 34 umek hartu dute parte Kalegoen plazako frontoian jokatu den txapelketan eta joan den domekan jokatu zituzten finalak.
Aurre benjamin mailako finalean, hau da, zortzi urteko pilotarien artean, Aner Zinkunegik eta Haitz Oñederrak jokatu zuten finala, eta Zinkunegi gailendu zen 16-10 emaitzarekin. Benjamin 1 mailako (9-10 urte) finalean 16-10 irabazi zion Beñat Iriondok Xabier Telleriari, eta Benjamin 2. mailan Iker Izagirrek 16-5 irabazi zion Eneko Etxanizi. Alebin mailako finalean 11 urteko bi pilotarik neurtu zituzten indarrak eta Alex Berguak lortu zuen garaipena, Beñat Juradori 16-3 irabazita.