Ana Alberdi eta Lucia Dieguez irakasleek gidatzen duten Mendaroko Dantza Modernoen Taldeak ikasturte amaierako ikuskizuna eskainiko du barixakuan Mendaroko Goñati pilotalekuan. 22:00etan hasiko da saioa.
•Biraka taldearen ikuskizuna Herriko Antzokian
Dantzarekin jarraituz, Biraka Dantza Taldeak Biraka power! Gure indarra! dantza ikuskizuna eskainiko du gaur, bihar eta etzi (hilak 15, 16 eta 17) Elgoibarko Herriko Antzokian -Mendaron joan den barixakuan eskaini zuten-. Elgoibarren eskainiko dituzten hiru jardunaldietako saioak 20:00etan hasiko dira. Sarrerak salgai daude Pitxintxun hiru eurotan. Lau eta 32 urte arteko 175 dantzari arituko dira saio bakoitzean.