Emakumeen finalean Jone Loiolak eta Amaia Loiolak, azken bi edizioetako irabazleek, Olatz Txurrukaren eta Inma Mugerzaren aurka jokatuko dute. Gizonezkoetan, Asier Jauregi eta Unai Etxeberriak osatutako bikotea eta Mikel Lopez Morcillok eta Sergio Salgadok osatutakoa ailegatu dira finalera. Barixakuan, hilak 17, jokatuko dituzte finalak, 18:30ean hasita. Kalegoen plazan jokatuko dituzte partidak, baina euria egiten badu, ikastolako frontoian izango dira. Frontoiko taberna zabalik egongo dela jakinarazi dute antolatzaileek, eta musika ere jarriko dute finalak hasi aurretik, girotzeko. Elgoibarko Udala, Elgoibar Berdintasuna Kirolean eta Lagunak Pilota Eskola dira antolatzaileak.
Finalerdietako partidetako emaitzak:
- Jone Loiola eta Amaia Loiola 22 - Nahia Abad eta Dorleta Fernandez 15
- Mikel Arrieta eta Asier Gurrutxaga 12 Mikel Lopez Morcillo eta Sergio Salgado 22
- Idoia Arrillaga eta Eba Ibarrola 20 - Olatz Txurruka eta Inma Muguerza 22
- Julen Guenetxea eta Kepa Arrizabalaga 10 - Asier Jauregi eta Unai Etxeberria 22