Amaitu da 2015-16 ikasturtea Batxilergoan, eta joan den astean selektibitatea egin ostean, oporretan daude dagoeneko. Elgoibar BH Institutuko arduradunek jakinarazi dutenez, Batxilergoko bost ikaslek eskuratu dituzte ohorezko matrikulak. Goiko argazkian ageri diren ikasleak dira espediente akademiko onena lortu dutenak. Ezkerretik eskuinera: Joseba López, Libe Garate, Ane Masach, Udane Oiartzabal eta Egoitz Maiora.
Era berean, Institutuko ikasleen %99ak gainditu du selektibitatea.