IMH sariak eta diplomak banatu dituzte Makina Erremintaren Institutuan

Barren.eus 2016ko eka. 16a, 18:48

Igor Arriola Nicolas elgoibartarrak eskuratu du IMHko ikasle ohi aipagarriaren saria, 14. IMH Sarietan. Alcorta Forging Group enpresako bezeroen harremanetarako kudeatzailea da. IMHren arabera, “Lanbide Heziketatik abiatu eta ibilbide profesional eredugarria egin duela aitortu nahi dugu, lan munduan egindako progresio txalogarriagatik”.

Heziketa zikloetako diplomak banatu dituzte, gaur arratsaldean, Makina Erremintaren Institutuan, eta ekitaldi hori bera baliatu dute 2016ko IMH sariak banatzeko. IMHko ikasle ohi aipagarriaren saria Igor Arriola elgoibartarrari eman diote. Horrez gain, Elgoibarren bizi den Aitor Zubiaurre Usandizaga mutrikuarrari aipamen berezia egin diote. EKIDE enpresako I+G arloko ingeniaria da. “Industria 4.0 arloan ikusmen artifizialaren eremuan EKIDE barruan enpresa berria sortzen ari dela eta, egiten diharduen lan bikaina aitortzeko” egin diote aipamena.

Aurrekoez gain, beste hiru sari ere banatu ditu IMHk: Ikasle aipagarri saria Oihane Baskaran Urueña ermuarrari egokitu zaio, eta mekatronika dual eleanitzean jardun du (8,43ko nota lortu du). Dualeko aipagarria Egoitz Arrizabalaga elgoibartarrak eskuratu du (mekatronika industriala, 8,43ko nota). Azkenik, elgoibartar onenaren saria eskuratu du Andrea Ibarluzea Osorok (fabrikazio mekanikoko diseinu eleanitza, 7,45ko nota).

Ikus IMH sarietako eta diploma banaketako argazki bilduma