Sanmigeldarren eguneko ospakizunak auzoko baselizan egingo duten mezarekin hasiko dira 11:00etan. Ondoren, salda eta txorizoa banatuko dituzte. Bazkaria 14:30ean izango da eta bazkalostean omenaldia, aurten San Bartolome parrokiako Benantzio Otaegi apaizak jasoko du Sanmigeldarren omena. Jaia dantzaldi batekin borobilduko dute Elustondo anai-arreben trikiti doinuz lagunduta.
•Urruzunoko jaiak, zapatuan
Aiastia ez da jai giroan murgilduko den Elgoibarko auzo bakarra izango asteburu honetan. Urruzunon auzoan ere festak ospatuko dituzte. Auzoan hildakoen omenez meza izango da zapatuan, 17:30ean, eta ondoren mokadutxoa banatuko dute. 19:00etan Trialsin erakustaldia hasiko da. Iluntzean, azkenik, afaltzeko batuko dira guztiak auzoko gastronomia elkartean. Auzokoentzako ez ezik kanpotik joaten direnentzako ere egingo dute lekua soziedadean, antolatzaileek jakinarazi dutenez. Xabier eta Ekain trikitilariek alaituko dute eguna.