Luis Mari Arakistain zenaren taldekide Alfonso Guillo, Gabi Agirregomezkorta eta Patxi Garciak joko dute gaur gaueko (20:30) kontzertuan eta bere iloba Jon Gurrutxagak ordezkatuko du osaba baterian. 1969ko irailean hasi zen Expresion Sonora, eta iraun zuen bi urteetan arrakasta handia lortu zuen. Gazteentzako dantzaldietan edo gazteek antolatutako jaialdietan 60. hamarkadako musika talde britainiarrei hartutako kantuak jotzen zituzten. Expresion Sonora 1971n desegin bazen ere, gerora berriz elkartu eta 1986an Zazpiki Irrati libreari laguntzeko Odeon zineman jaialdi batean aritu zen. Gerora ere eskaini ditu hainbat kontzertu Jon Gurrutxaga ahotsetan lagun zutela. Musikaz gain, mendizaletasuna zen bere zaletasun nagusia eta mendian ez zen nolanahikoa gainera. Besteak beste Akonkagua igo eta Pico Comunismo igotzeko saiakera ere egin zituen. Oraingoan musikarekin gailurrera igoz oroituko dute Luis Mari Arakistain bertaratzen diren lagunek eta herritarrek. 20:30eahn hasiko da kontzertua.
Alfonso Guillok Arakistain gogoratuz bere blogean jarri duen bideoa:
Ruper Ordorikak Elgoibarko Herriko Antzokian eskaini zuen kontzertuan, 2015eko urtarrilean, Expresion Sonorako taldekideekin batera jo zuen azken hauen Garraztasuna abestia.
∞Lotura duten albisteak:
- Koska taldearen 'Garraztasuna' abestiaren bertsioa egin du Ruper Ordorikak bere azken lanean (2013-10-04)
- Expresion Sonora eta Haritz elkartuko ditu Miskik Herriko Antzokian (2009-02-27)
- Eibarko Coliseo Antzokian kontzertua eskainiko du Expresion Sonorak (2008-10-24)
- Expresion Sonora taldearen itzulera: urriaren 25ean Eibarko Coliseoan (2008-10-03)
- Koska taldearen 'Garraztasuna' abestiaren bertsioa egin du Ruper Ordorikak bere azken lanean (2013-10-04)