Barixaku arratsaldean jokatuko da Nahaste Borraste herri-lasterketaren 32. edizioa. 19:00etan hasiko da Kalegoen plazan, eta partaideak hiru probatan leihatu beharko dira: zazpi kilometro inguru egin beharko dituzte bizikletan lehenengo, eta ondoren, 400 metro egingo dituzte korrika 25 kiloko zakua bizkarrean hartuta, eta azkenik, 1.500 metroko ibilbidea osatu beharko dute saltaka. Parte hartu nahi duenak proba hasi aurretxoan eman beharko du izena, Kimetz elkartean. Iaz 57 lagunek hartu zuten parte, tartean hiru emakumek.
•Larizek bost garaipen hamar urtean
2015eko edizioan Iñigo Larizek irabazi ez ezik errekor berria ezarri zuen, 17 minutu eta 50 segundotan. Larizek bost alditan irabazi du proba hau azken hamar urteetan. Nahaste Borrasteko errekorraz gainera, herrian jokatzen diren beste bi kirol probako errekorrak ere baditu, Karakateko Igoerakoa eta San Pedrora txirrindularitza igoerakoak, hain zuzen ere.
Emakumezkoetan Ainhoa Lendinez izan zen bizkorrena iaz, 20:33eko denborarekin.
∞Azken urteetako irabazleak:
- 2015eko Nahaste Borrastea Iñigo Larizek irabazi zuen, 2014koa Jorge Gonzalezek, 2013koa Jose Antonio Ruizek; 2012. urtekoa, 2011koa eta 2010eko Nahaste Borrasteak Iñigo Larizek irabazi zituen, 2009koa David Condek, 2008koa ñigo Larizek; Jose Antonio Ruizek 2007koa eta 2006koa David Condek irabazi zuen.