Elgoibarko Udalak eta Debemenek antolatuta, ekaineko azken zapatuko feria egingo dute bihar, hilak 25. Ohi duten legez, Elgoibarko hainbat baserritarrek eta ekoizlek saltokiak jarriko dituzte Kalebarren plazan (9:00etatik 14:00etara). Horretaz gain, Kale Kantariak taldeak euskal kantu herrikoiekin girotuko du feria eguna. 12:00etan hasiko dute kalejira Kalebarren plazatik. . Ordu berean hasi eta14:00etara bitartean, berriz, kandelak egiten ikasteko haurrentzako tailerra egongo da Kalebarrenen. Tailer horretan kandelak egiteaz gain, txikienek erleen inguruko azalpenak jasoko dituzte. Bestalde, eguerdian hasi eta arratsaldera bitartean ganadu-erakusketa egingo da Aita Agirre plazan.
Ganadu erakusketa ere egingo da, eguerditik arratsaldera bitartean, Aita Agirre plazan.