"Barruan sentsazio politak laga dizkigu kontzertu berezi honek, pozik gelditu gara oholtzara igo ginenok, eta baita Luis Mariren familiakoak ere, gauza polit bat ikusi zutela-eta". Jon Gurrutxagak, Luis Mari Arakistain zenaren ilobak, balorazio positiboa egin du atzoko emanaldiaz. Joan den otsailean hil zen Arakistain, Expresion Sonorako bateria jolea, besteak beste, eta kontzertu berezi honekin omendu nahi izan dute. Hiru talde igo ziren oholtza gainera: Bikustik (Jon Gurrutxaga eta Patxi Zabaleta); A2an! (Alfonso Guillo eta Gabi Agirregomezkorta); eta Expresion Sonora. Azken horien kontzertuan Jon Gurrutxagak ordezkatuko zuen osaba baterian. Ordubete inguruko saioa eskaini zuten hiru taldeek. Musikaz gainera, Luis Mari Arakistainen afizioak; musika eta mendizaletasuna, eta bere eta familiakoen berbak uztartzen zituen bideo bat ere eskaini zuten omenaldi emanaldiaren barruan.
•Expresion Sonora
1969ko irailean hasi zen Expresion Sonora, eta iraun zuen bi urteetan arrakasta handia lortu zuen. Gazteentzako dantzaldietan edo gazteek antolatutako jaialdietan 60. hamarkadako musika talde britainiarrei hartutako kantuak jotzen zituzten. Expresion Sonora 1971n desegin bazen ere, gerora berriz elkartu eta 1986an Zazpiki Irrati libreari laguntzeko Odeon zineman jaialdi batean aritu zen. Gerora ere eskaini ditu hainbat kontzertu Jon Gurrutxaga ahotsetan lagun zutela. Musikaz gain, mendizaletasuna zen Luis Mari Arakistainen zaletasun nagusia eta mendian ez zen nolanahikoa gainera. Besteak beste Akonkagua igo eta Pico Comunismo igotzeko saiakera ere egin zituen.
Alfonso Guillok Arakistain gogoratuz bere blogean jarri duen bideoa.
∞Lotura duten albisteak:
- Luis Mari Arakistain omenduko dute kontzertu batekin Herriko Antzokian (2016-06-23)
- Koska taldearen 'Garraztasuna' abestiaren bertsioa egin du Ruper Ordorikak bere azken lanean (2013-10-04)
- Expresion Sonora eta Haritz elkartuko ditu Miskik Herriko Antzokian (2009-02-27)
- Eibarko Coliseo Antzokian kontzertua eskainiko du Expresion Sonorak (2008-10-24)
- Expresion Sonora taldearen itzulera: urriaren 25ean Eibarko Coliseoan (2008-10-03)
- Koska taldearen 'Garraztasuna' abestiaren bertsioa egin du Ruper Ordorikak bere azken lanean (2013-10-04)