San Juan bezpera gau magikora batu ziren sorgiñak eta meigak

Barren.eus 2016ko eka. 24a, 16:03

Sorgiñek eta Meigek bat egin zuten atzo, San Joan bezpera gauean, Altzolako zubian. Ohi duten legez, San Juan su erraldoia piztu zuten altzolarrek Deba ibaian eta akelarrea egin zuten gero udaren etorrera ospatzeko. Mendaron ere agertu ziren plazara Akelarreko pertsonaiak.

Mendaron eta Altzolan Akelarreak egin zituzten atzo, San Juan bezperan, udaren etorrera ospatzeko. Mendaroko Gaztelekuak eta Ludotekak antolatu zuten Mendaroko Akelarrea, bigarren urtez jarraian. Aker eta bere komitiba Herriko Enparantzara ailegatu zirenean dantzak eta borobil sakratua irudikatu zituzten eta sua piztu zuten gero.
Altzolan ere egin zuten Akelarrea. Deba ibaian tradiziozko San Juan sua piztu ostean, sorgin, meiga eta antzerako beste zenbait pertsonaiak hartu zuten Altzolako zubia. Euretako batek edabe sendagarria, Queimada, prestatu zuen gero suaren laguntzaz. 

san juan sua akelarrea altzola errekan2

san juan sua akelarrea altzola errekan suah

san juan sua akelarrea altzola sorgina2

san juan sua akelarrea altzola sorginak3

san juan sua akelarrea altzola sorgintaldea

san juan sua akelarrea altzola sorgina

san juan sua akelarrea altzola edabea

san juan sua akelarrea altzola meiga

san juan sua akelarrea altzola meiga2

san juan sua akelarrea altzola meigaa

sanjuansua mendaro