Elgoibarko Udalak eta Elgoibarko Izarrak orain arte ez bezala, aurten, haurrentzako aisialdi eskaintza bakarra egin dute. Izan ere, Ludotekak eskaintza berezia egin izan du eta Elgoibarko Izarrako Atxutxiamaikak berea Udalarekin lankidetzan. Oraingoan, ordea, modu bateratuan, elkarlanean, prestatu dute. Gainera, Elgoibarko Izarra Udal Ludotekako zerbitzuaren kudeatzaile izanik, lana errazagoa izan da.
Eskaintza hauen helburua da herriko ume guztien aisialdi aukera berdintasuna bermatzea, haurren beharrei erantzuna ematea eta haurtzarean gozatzeko eta garatzeko aukerak sortzea. Adinaren araberako lau programa prestatu dituzte aurtengo udaldirako:
- Apariketan (HH2-HH4)
- Firin Faran (HH5-LH1)
- Abixadan (LH2-LH3)
- Aldenik Alden (LH4-LH6)