Gotzon Garate zenaren oroimenez prestatzen duten zikloaren baitan antolatu da ikastaroa, eta helburua da kantagintzak euskaldunon imajinarioa eraikitzeko izan duen eta daukan garrantziaz gogoeta egitea; gure idazle eta musikariek Euskal Herria nola kantatu duten erakustea; eta historiako liburuetan erakusten digutenaren eta idazle eta musikarien artean sortutako kantek kontatzen dutenaren artean zein alde dagoen jakitea.
Ikastaroa bost egunetan emango dute (urriak 5, 13, 19, 26 eta azaroak 2) eta bi ordukoa izango da saio bakoitza. 18:30ean hasiko dira Kultur Etxeko hitzaldi-gelan eta toki mugatuak izango dira 30 lagunentzako. Prezioa 30 euro da (27 euro, Elgoibarko Izarrako bazkideek).
Izen-ematea zabalik dago eta horretarako Elgoibarko Izarrara idatzi edo deitu behar da: elgoibarkoizarra@elgoibarkoizarra.eus edo 943 741 626.