Trenbide gainean ez aurrera eta ez atzera gelditu zen Josefina Ulaziaren astoa eta trenak gelditu egin behar izan zuen. Gogoan du ‘Pulman’ deitzen zioten luxuzko trena zela astoa eta beragandik metro gutxira geltitu zena. “Tira egin ez banio haura pasauko zan, baiña neuk ikusi naban, estutu nitzan eta hasi nitzan tiraka katetikan, astuak jarri holaxe hankak... kitto! eta trena geldittu zan”. Susto ederra hartu zuen. “Zelakuak dien astuak. Gauza bat buruan sartzen xate ta... Jo! Hankak ipintzen dittue luze-luze ta adios!”. Hona hemen Josefina Ulaziaren testigantza bideoan:
Sarrera gehiago, ahotsak.eus barren.eus atarian: hemen eta hemen