Prozesioa eta mezaren ostean, San Pedro Egunean Idotorben batu ziren lagunek Armuetak, Goikoetxeak eta Zahatzuegik banatutako salda eta txorizoarekin egin zuten hamaiketakoa. Lagunak pilota eskolak antolatutako pilota partidak jokatu zituzten gero auzoko frontoian. Ondoren, auzotarren eta jubilatuen bazkaria egin zuten.
Barixakuan izango dute segida festek. Lagun arteko afaria egingo dute San Pedro elkartean, 21:00etan. Afalostean, 23:00etan, auzoko VII. Mus Txapelketa hasiko da.
Larunbatean Niala magoaren ikuskizuna eta Tope Natxiok taldeak eskainiko duen giza proba erakustaldia nabarmendu behar dira.
Azkenik, domekan, dantza saioa eskainiko du Haritz Euskal Dantzari Taldeak. Auzoko umeak izango dira ekitaldiko protagonistak. Domeka arratsaldean idi demak jokatuko dituzte Artaso, Soarte eta Kamiñoko idiek.